Bertakoak

#Turismo Maitea
Kampaina

Turisten eskubideak zaintzen ditugu

Euskadiko turismoaren oinarrizko eskubideak

Turista kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak

  • Aurretiazko eta egiazko informazio osatua jasotzeko eskubidea, eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen ezaugarriei eta prezioei buruz.
  • Kontratatutako ondasun edo zerbitzua jasotzeko eskubidea, iragarritako edota eskainitako ezaugarriak errespetatuz.
  • Produktu edo zerbitzu turistiko batengatik ordaindutakoaren faktura edo txartela eskuratzeko eskubidea.
  • Tratu zuzena jasotzeko eta publikoarentzat zabalik dauden establezimenduetara sartzeko eskubidea.
  • Kexak, erreklamazioak eta salaketak egiteko eta erreklamazio-orriak dohainik eskuratzeko eskubidea.

Aukeratu establezimendu jasangarriak

  • Euskadik establezimendu turistiko ugari dauzka jasangarritasunaren alde lan egiten dutenak, hots, ingurumen-kudeaketako eta erantzukizun sozialeko praktikak inplementatzen dituztenak ingurunean duten inpaktua murrizteko.
  • Aukeratu itzazu birziklapena, energia eta ur aurrezkia, eta bertako komunitatea eta natur zein kultur ondarea errespetatzen duten jatetxeak, turismo aktiboko enpresak, e.a., beti ere kontuan izanik garrantzitsua dela establezimendu horiek Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikita egotea.

Turista Arduratsuaren Gida

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak.

1. Zure eskubideak ezagutu

Zerbitzu eta produktu turistikoen erabiltzaileen eskubideak xedatzen ditu EUSKADIn indarrean dagoen Turismoaren Legeak. Eskubide horien artean haueknabarmentzen dira:

3. Langileei egoki tratatzea sustatu

Tratatu errespetuz bisitaldian zerbitzuak ematen dizkizutenpertsona guztiak. Eta, gogoratu, kexak edo erreklamazioak egiteko eskubidea erabil dezakezu zerbitzuren batek ez baditu betetzen zure igurikimenak.

5. Gozatu tokiko kulturaz

Nortasun handiko hiri, herri, kale eta plazak biltzen ditu EUSKADIKO. Gure kulturaren adierazgarri diratokiko jaiak, musika, pintura, arkitektura eta folklorea, besteren artean.

7. Lagundu ingurumena zaintzen

Murriztu ingurumeninpaktua eta zaindu naturaren baliabideak, batez ere basoak eta hezeguneak. Errespetatu basoko bizitza eta bertako habitat naturala. Murriztu ur, energía eta ontzien kontsumoa eta kudeatu hondakinak modu arduratsuan, zaborrik utzi gabe eta bilketa selektiborako edukiontziak erabilita. Ez sartu espezie inbaditzailerik eta ez hartu babestutako flora eta fauna, ezta espezie horietatik eratorritako produkturik ere. Ez atera materialik interesekoak diren eraketa geologikoetatik.

9 .Erabili garraio jasangarria

Ahal dela, erabili garraio publikoa joanetorrietarako (autobusa, trena, tranbia, etab.) Horrela, isuriak murrizten eta hiriak kolapsatzea ekiditen lagunduko duzu, eta, gainera, denbora eta dirua aurreztuko dituzu.

Egin joan-etorriak oinez edo alokatu bizikletak, esperientzia modu osasungarrian bizi dezazun.

2. Sustatu tokiko garapena

Ahal dela, kontsumitu tokiko produktuak. Bertako gastronomiaz, kulturaz eta artisautzaz gozatzeaz gain, ingurua babestu eta garapen jasangarriaren alde egingo duzu eta kalitateko enplegua sortzen lagunduko. Kontratatu EUSKADIKO baliabide turistikoak ondo ezagutzen dituzten tokiko gidariak.

Errespetatu merkatari eta artisauen bizimodua, eta ordain iezaiezu bidezko prezioa jaso dituzun produktu eta zerbitzuengatik. Ez erosi produktu eta artikulu faltsuturik, ezta nazioko zein nazioarteko.

4. Errespetatu aniztasuna

Lagundu genero, jatorri, erlijio, sexu-orientazio, egoera ekonomiko edo bestelako arrazoirengatik pertsonenintegrazioa mugatzen duten hesiak kentzen; ekidin hizkuntza sexista eta adierazpen iraingarriak.

Bermatu irisgarritasun eta komunikaziobeharrak dituzten pertsonen aukera berdintasuna eta erraz iezaiezu sarbidea; errespetatu pertsona horientzako guneak edo zerbitzuak

6. Lagundu ondarea kontserbatzen

Lagundu erakargarritasun turistikoak kontserbatzen, eta errespetatu haiek babestu eta kontserbatzeko diseinatu diren arauak eta sarbideak. Zaindu Ondarearen balio unibertsalak eta saihestu ondarearen biziraupena arriskuan jar dezaketen eragin negatiboak.

8. Aukeratu produktu eta zerbitzu jasangarriak

Aukeratu jasangarritasunaren alde lan egiten duten ostatu, jatetxe eta turismo-enpresak, birziklatzeko eta ura zein energia aurrezteko aukerak kontuan hartzen dituztenak eta tokiko komunitatea, ondare naturala eta kulturala errespetatzen dituztenak; baloratu positiboki Kontsumoko Sistema Arbitralari atxikita daudenak.

10. Izan zaitez turista arduratsua

Errespetuz tratatu jendea, haien duintasuna gordez, berdinetik berdinera. Eman bisitatzen dituzun baliabide turistikoen edertasunaren eta ezaugarri interesgarrien berri. Horrela, EUSKADIKO garapen turistikoa ez ezik, tokiko ekonomia eta kultura ere sustatzen baitira.

Baliabide naturalak, kulturalak eta ondarea mugatuak dira; beraz, babestu eta zaindu behar ditugu, EUSKADIKO Turismoa jasangarria izan dadin.

Turista Arduratsuaren Gida irudi berria

Turista Arduratsuaren Gida birdiseinatu dugu, itxura modernoagoa eta erakargarriagoa emateko