Bertakoak
![]()
ONARTU KONPROMISOA!
Bertakoak
#Bizilagun Maitea
Kanpaina
Bizilagun maitea,
Turismo Etiko baterako 10 aholku
Gaur zu zara Euskaditik kanpo bidaian doana, beste pertsona batzuentzat haien etxea den leku batera. Jarrera apal eta irekiarekin bidaiatzera gonbidatzen zaitugu. Zure pausoek ez dezatela arrastorik utzi. Kontsumitzen duzunak ez dezala ekosisteman eragin okerrik izan. Zure dibertsioa haien atsedena ere izan dadila. Zure oraina, haien etorkizuna. Zure ekipajea errespetuz beteta eramatea. Zure argazkiek haien sekreturik ez erakustea. Zure ekintzek zure hitzek baino gehiago esatea. Eta ibili zaren lekuetan zutaz oroitzean, gogora dezatela Euskadi den bezalakoa dela zure moduko pertsonengatik.
Ondo pasa!
Turista Arduratsuaren Gida
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak.
1. Bidaiatu kontzientziaz eta errespetuz
Bidaiatu aurretik, informa zaitez tokiko kulturaren, ohituren eta gizarte errealitatearen inguruan. Beso zabalik hartzen zaituztenekiko interesa eta errespetua erakusteak aberastu egiten zaitu, eta bene-benetako harremanak egiten lagunduko dizu.
3. Izan zaitez adeitsu zure zerbitzura arituko diren pertsonekin
Langile guztiek merezi dute tratu egoki eta bidezkoa, eta haien zeregina funtsezkoa da bidaia on bat izan dezazun. Jarrera egokiz aritzea da zure bisita atseginagoa egiten dutenei eskertzeko modu bat. Eta gogoratu eskubidea duzula kexak edo erreklamazioak aurkezteko, zerbitzu edo produkturen batek gogobete ez bazaitu.
5. Izan zaitez zeure balioen enbaxadore
Bisitari gisa, zure lurraldearen eta haren nortasunaren ordezkaria ere bazara. Joka ezazu etikaz, sentsibilitatez eta erantzukizunez, eta lagundu Euskadiren irudi positibo eta errespetutsua sortzen.
7. Utzi ingurumenean arrasto ahalik eta txikiena
Zaindu natura eta murriztu zure ingurumen inpaktua, ahalik eta gehien. Erabili baliabideak arduraz, eta murriztu uraren, ontzien eta energiaren kontsumoa. Birziklatu. Ekintza txiki bakoitzak zure arrastoa gutxitzeko balio du.
9 .Mugi zaitez modu jasangarrian
Ahal dela, erabil itzazu garraiobide jasangarriak. Osasuntsuena oinez edo bizikletaz ibiltzea bada ere, autobusa, trena edo tranbia bezalako garraio publikoak ere aukera ditzakezu, batetik bestera eroso mugitzeko eta ibilgailu pilaketak saihesteko.
2. Eman bultzada bertakoen ongizateari
Aukera itzazu bertakoek kudeatutako zerbitzu turistikoak. Arduraz kontsumitzeak mesede egiten die komunitate anfitrioiei, eta haien garapen jasangarria laguntzen du. Ez erosi faltsifikaziorik edo legeak debekatutako artikulurik.
4. Susta itzazu aniztasuna eta kulturartekotasuna
Har ezazu bidaia bakoitza elkarrengandik ikasteko aukeratzat. Entzun, trukatu eta eraiki zubiak, errespetutik, aniztasunean eta elkarbizitzan oinarrituta. Egizu pertsona guztientzat pentsatutako espazio eta jardueren alde, pertsona bakoitzaren gaitasunak gorabehera. Inklusioa ere bidaiaren parte da.
6. Baloratu eta babestu ondare naturala eta kulturala
Disfruta ezazu arduraz bisitatuko duzun lekuaren ondareaz. Ez egin kalterik ondare horri, eta lagundu hura zaintzen, gizateria osoaren ondarea baita.
8. Babestu egitasmo jasangarri eta bidezkoak
Zoazen lekura zoazela, aukera itzazu lan arloko eskubideak errespetatu, genero berdintasuna sustatu, jasangarritasunaren alde egin eta giza eskubideak babesten dituzten alojamendu, jarduera eta saltokiak.
10. Izan zaitez turista arduratsua
Jokatu errespetuz pertsona guztiekin, haien duintasuna zainduz, berdinetik berdinera tratatuz. Eman bultzada tokian tokiko ekonomia eta kulturari. Naturaren, kulturaren eta ondarearen baliabideak mugatuak direnez, zaindu eta babestu behar ditugu.

Turismo Etiko baterako 10 aholku gida estreinatu dugu. Funtsezko tresna da kanpora egindako bidaiez kontzientziaz eta helmugarekiko errespetuz goza dezazun.
Eskuratu
Turista Arduratsuaren Gida (PDF)