Etikaren garrantzia

Etikaren garrantzia Euskadiko turismoan
Munduko Turismo Erakundeak ezartzen du turismoak kontuan hartu behar dituela gaur egungo eta etorkizuneko eragin ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak, bisitarien, industriaren, ingurunearen eta harrera-komunitateen beharrak asetzeko. Hori guztia betetzen denean, turismo-eredu jasangarri batez ari garela esan daiteke.
Euskadiko Turismoaren Jokabide Kode Etikoa lantzeko, Turismoaren Munduko Jokabide Kode Etikoa egokitu da gure kulturaren eta identitatearen berezitasunetara, 2030 Agendan ezarritako 17 Garapen Jasangarriko Helburuekin bat eginez, baita Munduko Turismo Erakundearen Turismoaren Munduko Jokabide Kode Etikoarekin eta Turismo Jasangarriaren Munduko Gutunarekin (ST+20) ere.