Gure eredua

Euskadiko turismoaren kodea

Zer gara, helmuga turistikoa edo bizitokia? Turistak edo bidaiariak? Bisitatzen gaituztenentzako gozamena edo herritarrentzako lasaitasuna? Oparotasuna edo sustraiak? #Euskadi edo Euskadi?… Galdera batek laburbiltzen du dena: zer eredu turistiko izan nahi dugu?

2014an NBE Turismoko kide egin ginenetik daramagu galdera horri erantzuten, eta bisitarien eta bertako herritarren balorazio onenak jasotzen dituen helmugetako bat gara. 2019an beste urrats bat egin, eta Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa sortu genuen.

Turisten, herritarren eta turismo agenteen arteko akordio bat da. Eskubide eta betebeharren quid pro quo moduko bat. Akordio bat ixteko bostekoa. Euskaldunen erara, nola ez. Ba al da modu zintzoagorik?