Entitateen bilatzailea

Zer da Kode Etikoa

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.

Horretarako, ezinbestekoa da eragile turistiko guztien konpromiso publikoa erdiestea. Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa turismo-eragile guztien eta gizartearen erantzukidetasuneranzko lehenengo urratsa da, baita helburu komun hau lortzeko abiapuntua ere: turismo jasangarri eta arduratsua lortzea.

Etikaren garrantzia Euskadiko turismoan

Turismoaren Mundu Erakundeak dio turismo-eredu bat jasangarritzat jo daitekeela, baldin eta guztiz kontuan hartzen baditu bisitarien, industriaren, ingurunearen edo komunitate ostatarien premien ondorioak ekonomian, gizartean eta ingurumenean, bai orain eta bai etorkizunean.

Euskadiko Turismoaren Kode Etiko hau Turismoaren Munduko Kode Etikoaren egokitzapen bat da. Geure kulturaren eta nortasunaren ezaugarri berezietatik abiatuta prestatu da eta aintzat hartzen ditu Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta bertan jasotako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak, Turismoaren Munduko Kode Etikoa (Turismoaren Mundu Erakundearena) eta ST+20 Turismo Jasangarriaren Munduko Gutuna.

Euskadiko Kode Etikoak GJHei egiten dien ekarpena

Garapen Jasangarriko Helburu

Hala, Euskadik Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) laguntzeko duen bokazioa zeharkako prozesu integratzaile gisa jorratzen da, eta herritarrak, enpresak eta gainerako turismo-eragileak inplikatzen ditu, bai eta helmugaren arduradun publikoak ere, eta haren irismena turismoarekiko sustapen- eta komunikazio-mekanismoetara hedatzen da, non Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren 8 printzipioetako bakoitzak neurri handiagoan edo txikiagoan laguntzen duen printzipio horiek betetzen.

1. Turistak ulertzen eta errespetatzen lagunduPobrezia desagerraraztea Gozerik ez Kalitatezko hezkuntza Genero berdintasuna Hiri eta komunitate jasangarriak Bakea, justizia eta instituzio sendoak Helburuak lortzeko aliantza
2. Berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantziaOsasuna eta ongizatea Genero berdintasuna Industria, berrikuntza eta azpiegitura Desberdintasunak murriztea
3. JasangarritasunaPobrezia desagerraraztea Gozerik ez Osasuna eta ongizatea Kalitatezko hezkuntza Genero berdintasuna Ur garbia eta saneamendua Energia irisgarria eta ez kutsagarria Lan duina eta hazkunde ekonomikoa Desberdintasunak murriztea Hiri eta komunitate jasangarriak Klimaren aldeko ekintza Itsaspeko bizitza Lehorreko ekosistememetako bizitza
4. Bertako tradizioaren eta kulturaren sustapenaPobrezia desagerraraztea Gozerik ez Kalitatezko hezkuntza Genero berdintasuna Hiri eta komunitate jasangarriak Bakea, justizia eta instituzio sendoak Helburuak lortzeko aliantza
5. Gizateriaren kultur ondarea zainduPobrezia desagerraraztea Gozerik ez Kalitatezko hezkuntza Genero berdintasuna Hiri eta komunitate jasangarriak Bakea, justizia eta instituzio sendoak Helburuak lortzeko aliantza
6. Bikaintasuna eta profesionaltasunaKalitatezko hezkuntza Genero berdintasuna Ur garbia eta saneamendua Energia irisgarria eta ez kutsagarria Lan duina eta hazkunde ekonomikoa Industria, berrikuntza eta azpiegitura Helburuak lortzeko aliantza
7. Pertsonen eskubideak errespetatuPobrezia desagerraraztea Gozerik ez Kalitatezko hezkuntza Genero berdintasuna Hiri eta komunitate jasangarriak Bakea, justizia eta instituzio sendoak Helburuak lortzeko aliantza
8. Tratu egokia eman sektoreko langile eta enpresarieiPobrezia desagerraraztea Gozerik ez Kalitatezko hezkuntza Genero berdintasuna Hiri eta komunitate jasangarriak Bakea, justizia eta instituzio sendoak Helburuak lortzeko aliantza

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa entitateetan ezartzeko metodologia

Entitate guztiek Euskadiko Kode Etikoaren printzipioak ulertu eta barneratu ditzaten eta, printzipiooi dagokienez, urtez urte hobera egiteko konpromisoa har dezaten, Kodea ezartzeko metodologia bat zehaztu dugu, bideoan azaltzen dena.

Turisten eskubideak zaintzen ditugu

Euskadiko turismoaren oinarrizko eskubideak

Turista kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak

  • Aurretiazko eta egiazko informazio osatua jasotzeko eskubidea, eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen ezaugarriei eta prezioei buruz.
  • Kontratatutako ondasun edo zerbitzua jasotzeko eskubidea, iragarritako edota eskainitako ezaugarriak errespetatuz.
  • Produktu edo zerbitzu turistiko batengatik ordaindutakoaren faktura edo txartela eskuratzeko eskubidea.
  • Tratu zuzena jasotzeko eta publikoarentzat zabalik dauden establezimenduetara sartzeko eskubidea.
  • Kexak, erreklamazioak eta salaketak egiteko eta erreklamazio-orriak dohainik eskuratzeko eskubidea.

Aukeratu establezimendu jasangarriak

  • Euskadik establezimendu turistiko ugari dauzka jasangarritasunaren alde lan egiten dutenak, hots, ingurumen-kudeaketako eta erantzukizun sozialeko praktikak inplementatzen dituztenak ingurunean duten inpaktua murrizteko.
  • Aukeratu itzazu birziklapena, energia eta ur aurrezkia, eta bertako komunitatea eta natur zein kultur ondarea errespetatzen duten jatetxeak, turismo aktiboko enpresak, e.a., beti ere kontuan izanik garrantzitsua dela establezimendu horiek Kontsumoko Arbitraje Sistemara atxikita egotea.
Garapen turistikoko eragileen

BETEBEHARRAK


Turismo arloko eragile profesionalek egiazko informazio objektiboa eman behar diete turistei, bai jomugei buruz, eta bai bidaiaren, harreraren zein egonaldiaren baldintzei buruz.

13/2016 Legearen xedea da Euskadiko turismo-jarduera arautzea, turismo-sektorea antolatzea eta haren diziplina finkatzea, eta ezartzea zer printzipio eta irizpideren arabera jardun behar duten turismo-administrazioek.

Enpresa eta establezimendu turistikoen jardueraren arauketa
Organo aholku-emaileen arauketa: Euskadiko turismo mahaia arautzen duen dekretua
Erabiltzaile turistikoen eskubide eta betebeharren arauketa
Turismo Bulegoen Euskal Sarea – Itourbask
Kontsumoari buruzko oinarrizko araudia
Irisgarritasunari buruzko araudia