Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak funtsezko printzipio batzuk ezartzen ditu, Euskadiko turismo-eragile guztiek erantzukizuna eta iraunkortasuna beren eguneroko jardunean integra ditzaten, oinarri gisa errespetua eta ulermenerako ekarpena hartuta.
Kode hau Turismoaren Mundu Mailako Kode Etikoaren egokitzapena da, gure kulturaren eta identitatearen berezitasunetatik abiatuta egina, eta gure izaera definitzen duten balioak baliabide propio bihurtzea du helburu, gure turismo-garapena modu lehiakorrean ulertu eta kudeatzeko.
Elkarrekiko errespetua
Berdintasuna aniztasunean
Tokiko tradizioa eta kultura
Gure sektorearen eta bertako
profesionalen bikaintasuna
Zure erakundea Kode Etikoan inskribatu
Zure turismo erakundea proiektuan parte hartzeko interesatuta badago, bidali zure eskaera, eta ahal bezain laster jarriko gara zurekin harremanetan