Etika-batzordea

Batzorde hau parte-hartze, elkarrizketa eta gatazken konponbiderako espazioa da, Kode hau zabaltzeaz eta aplikatzeaz, baita haren betetze-mailaren jarraipena eta balidazioa egiteaz arduratzen dena.

Euskadiko Turismoaren Etika Batzordea izaera independentea, inpartziala eta osotasun pertsonal handikoa duten pertsona ezagunek osatzen dute, maila moral altua eta eremu nazional edo nazioartean aitortutako gaitasuna dutenek, nahiz eta haien lan-eremuak ez izan zuzenean turismoarekin lotuak.

Bere eginkizun nagusia da turismo arduratsu eta jasangarriaren aholkularitza eta sustapena, funtsezko printzipioetan oinarritua, eta baita kodearen ustezko urraketei buruzko iradokizun, kexa eta/edo erreklamazioen kudeaketa ere.